Igandean Ibarrekolanda Institutuko Gotzone irakaslea eta Iraide ikaslea zorionekoak izan ziren lekukoaren superbotereak sentitzeko. Sirimiria lagun goizeko 7:30ean hartu zuten 19. Korrikako lekukoa. Hurrengo bideoan ikusgai,
2015/03/30
2015/03/28
KORRIKA EGUNA, 63 KM BAIETZ!
Euriari esker Institutuko kiroldegian egin diogu aurre Korrika Eguneko erronkari, 63 km baietz!
Goizeko 8:00etatik 14:30etara bueltak egiten egon gara ehunka ikasle eta irakasle. Jarritako kopurua 13:30ean lortu dugu, azkenean 77 izan dira bete ditugun kilometroak. Esandakoa hurrengo bideoan ikusgai dago,
Amaieran, kiroldegiko erdialdean bildu gara Iker eta Sarak ekitaldirako sortu duten abestia entzuteko. Lekukoan sartu dugun testua Batxilergo 1. mailako Iraidek idatzi du eta berak irakurri ostean denok oporretara joan gara!
Hauxe testua:
" Mugarik ez duen herriak, mugarik ez duen hizkuntzak, zenbatu ezin diren urtez gure nortasuna eraiki dutenak. Gu denok jaio aurretik borrokatzen ziharduen herria, hizkuntza baten alde borroka. Gaur borrokak darrai, nahiz eta askok gu seinalatu, gu ezabatu nahi, hemen gaude, nortzuk garen aldarrikatuz.
Herri oso baten nahia, herritarron helburu, eguneroko lagun eta gaueko maitale, arima bizirik eukitzeko osagai. Hitzik gabe ezin hitz egin, hizkuntza gabe ezin izan. Hortaz, izan gaitezen, izan gaitezen nahi duguna, izan gaitezke aske. Aske adierazi ahal izateko, aske bizitzeko, aske garena ozen ohiukatzeko.
Euskaldunak gara, baina ez dezagun ahaztu abestiak dioen bezala euskara dela euskaldun egiten gaituena. Lau haizetara zabalduko dugu gurea dena, osatzen gaituena, euskara baita daukagun altxorrik preziatuena. "

2015/03/26
Bertan Bilbo
Pedro Zuberogoitia gidari Bilbo eta euskara hiri ibilbidea egin dute Batxilergo Zientifikoko 25 ikaslek Kultur Astearen barruan.
Nondik gatozen eta zertan ari garen ezagutu dute, biharkoa euren esku dago!
Nondik gatozen eta zertan ari garen ezagutu dute, biharkoa euren esku dago!
2015/03/24
Fausto arrakastatsua
Batxilergoko ikasleekin leporaino bete dugu Kontserbatorioko auditorioa Fausto herritar eredugarri antzezlana ikusteko. Gazteak termometro ezinhobea dira obraren arrakasta neurtzeko, oraingoan aulkitik mugitu gabe eta begiak zabal zabalik egon dira hasieratik amaieraraino. Zorionak artista guztiei!
Amaieran Batxilergo Eszenikoko ikasleek Galder Perezekin, obraren zuzendaria, hitz egiteko aukera izan dute.
Amaieran Batxilergo Eszenikoko ikasleek Galder Perezekin, obraren zuzendaria, hitz egiteko aukera izan dute.
2015/03/17
Fausto Ibarrekolanda Institutuan
Institutuko kultur astearen barruan Fausto antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dute Batxilergoko ikasleek martxoaren 24an, Kontserbatorioko areto nagusian.
2015/03/14
2015/02/20
EUSKARAREN HERRIAK 2015
Euskara gelatik ateratzeko asmoarekin Euskararen Herriak izeneko bidaia egin dute otsailaren 11tik 13ra Batxilergo 2. mailako 29 ikaslek, Roberto eta Patxi irakasleekin.
Gipuzkoatik, Lapurditik eta Nafarroatik ibili dira: Mutriku, Zumaia, Andoain, Hernani, Hendaia, Ezpeleta, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara. Egitaraua trinkoa eta askotarikoa
Atseden tokiak Hondarribiko aterpea eta Zugarramurdiko Graxiana aterpetxea izan dira.
Hiru eguneko laburpena twitterren eta bideo honetan,
2015/02/16
Bertso saioa areto nagusian
Elorri Bertso Eskolako gazteen bertsoak entzuteko aukera izan zuten DBH 4. mailako ikasleek otsailaren 10ean.
2015/02/05
2015/01/27
Gaur Harrapazank!
Gaur, arratsaldean, DBH eta Batxilergoko ikasleek Harrapazank! programaren nondik norakoak entzuteko eta galdetzeko aukera izan dute
2015/01/23
Surf egiten edo
Batxilergo 1. mailako ikasleek Sopelako hondartzan ikasitakoa argitaratu dute Elgera aldizkariko azken zenbakian.
2015/01/10
2014/12/23
Lemak, aingurak flashmoba sarean
Berri Txarrak taldearen lemak, aingurak abestiarekin Flashmoba egin genuen Konsterbatorioko plazan abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Dagoeneko sarean ikusgai dago. Zorionak egileei eta parte hartzaile guztiei.
2014/12/17
Entzumen eza
Elgera aldizkariaren 7. zenbakia kalean dago. Oraingoan azaleko protagonistak Ibarrekolandako ikasleak dira. Boiz, Maria eta Maialen.
2014/12/13
Herri Kirolen arratsaldea
Euskararen Eguneko astean, abenduaren 2an, Herri Kirolen arratsaldea antolatu zuten Eider, Javi eta Raulek DBH-ko ikasleentzat. Arrakasta itzela. Zorionak!
2014/12/10
Kontserbatorioko ekitaldia Euskararen Egunean
Deustualdeko Ikastetxeok Euskararen Eguna Kontserbatorioan ere ospatu genuen. Lehiaketen sari banaketarekin batera Institutuko Eszenikoko ikasle eta irakasleen kolaborazioa aipatu behar dugu.
Irudiak lekuko
Eta hemen emanaldi aurreko entsegua
Irudiak lekuko
Eta hemen emanaldi aurreko entsegua
2014/12/01
2014/11/28
2014/05/11
2014/04/10
IBARREKOLANDA PARIS 2014
Batxilergoa 1. mailako 102 ikasle Roberto, Iber, Cristhian, Amaia, Manu, Angel, Almudena, Javi eta Patxi irakasleekin Parisera joan dira martxoaren 30etik apirilaren 5era. Laburpena twitterren eta bideoan
2014/03/28
Nahia Quincoces: mendiko eskiko txapelduna
Batxilergoko ikasleen Heziketa Fisikoko irakaslea da Nahia Quincoces, eta mendiko eskian goi-mailako kirolaria. Eskuzabal, hitzaldi bat emateko proposamena onartu zuen DBH 1. eta 2. mailako ikasleen zorionerako.
Mila esker Nahia!
Mila esker Nahia!
Ikas2deak: Amagoia Aizpuru
Ikas2deak programatik Amagoia Aizpuru harrera familia profesionala etorri da. Entzuleak DBH 4. mailako ikasleak, Batxilergo 1. mailako Gizarte Zientzietakoak eta Animazio Sozikulturala zikloko ikasleak.
2014/03/22
2014/03/05
Pankreas: aurre estreinaldiko OPI-ak
Patxo Telleriaren hitzak, gutxi gorabehera: " ... bertsoz idatzitako lehenengo antzezlanaren munduko lehenengo ikusleak ZUEK izan zarete ...".
Otsailaren 28an Batxilergo Eszenikoko ikasleak Iñaki, Patxi eta Patxo irakasleekin Harrobia Eskenara joan ziren bertsoz idatzitako lehenengo tragikomediaren aurre estreinaldia ikustera. Ikasleen zain egon ziren Jokin Oregi zuzendaria, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Oso Pertsona Inportanteekin egiten den moduan. Ikuskizunaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten. Ahoa bete hortz gelditu ziren.
Antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian izango da martxoaren 12an eta 13an.
ESKERRIK ASKO Tartean Teatroko partaide guztiei.
ESKERRIK ASKO Tartean Teatroko partaide guztiei.
2014/02/28
We can do it!
Mozorro sexisten aurkako kanpaina egin dute Umorez talde feministako lagunek.
Atzo deialdia zabaldu zuten:
BIHAR DANOK WE CAN DO IT! GOGORATU: BUZOA EDO ALKANDORA URDINA, PRAKA BAKERUAK ETA ZAPI GORRIA BURUAN! ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!
Gaur pozik egoteko erantzuna jaso dute. Zorionak!

2014/02/24
URIOLA badator!
Berri onak!
Bilbon
informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabaltzeko uriola.info sortu dute
BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk TOKIKOMen laguntzarekin.
Aurkezpena Kafe Antzokian, etzi
Etiketak:
berton,
bilbo,
bilbo hiria irratia,
euskara,
info,
komunitatea,
plataforma,
Prest,
tokikom,
uriola
2014/02/17
EGA 2014: atariko proba larunbatean
40 gazte ari dira EGA prestatzen gure Institutuan 2013-14 ikasturtean. Guztira 3 talde osatu ditugu, batzuk astelehenen-asteazkenetan, eta, besteak astearte-ostegunetan. Ikastaroa Matxintxu euskaltegiarekin elkarlanean antolatu dugu.
Zorte on!
Zorte on!
2014/02/13
Umorez talde feminista
Prest aldizkarira bidaltzen dugun urteko kolaborazioa Umorez taldeko neskek idatzi dute. Hori da bizipoza!
Lingua navajorum
Aurten ere Mikel Martinez eta Patxo Telleria gurekin egon dira. Oraingoan "lingua navajorum" antzeslanarekin etorri dira Kontserbatoriora. Mila esker!
Euskara plast!
Jon Ander Terrobak irabazi du Deustualdeko Ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun pegatina-lehiaketa. Abenduaren 3an 5000 ale banatuko dira gure ikastetxeetan. Zorionak!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
web.jpg)

web.jpg)

.gif)

.gif)