2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/02/13

Euskararen Eguna 2013 Ibarrekolanda Institutuan

Patxo Landa irakasleari esker hemen duzue egunaren laburpena. Eskerrik asko!




Lingua navajorum

Aurten ere Mikel Martinez eta Patxo Telleria gurekin egon dira. Oraingoan "lingua navajorum" antzeslanarekin etorri dira Kontserbatoriora. Mila esker!





BERBAGUNEA 2013

Giza Zientziak Batxilergoko ikasleak Alondegira joan dira euskararen aldeko BERBAGUNEAn parte hartzera, Celso eta Roberto irakasleekin.


                 

2014/02/12

Ibarrekolanda - Paris 2013


Batxilergo 1. mailako 80 ikasle Patxo, Asier, Zaloa, Roberto eta Patxi irakasleekin Parisera joan dira maiatzaren 26tik ekainaren 1era. Laburpena hemen


Eta hemen

Kultur astea 2013 (V): Alex Sardui

Azken momentuko sorpresa izan da. Baietz, ezetz, azkenean Zaloari esker ekarri dugu. Sekulako arrakasta izan du Batxilergoko ikasleen artean Alex Sarduik, Gatibu musika taldeko abeslaria.





Kultur astea 2013 (IV): eusko moneta

Eusko moneta Lapurdiko euskal tokiko moneta da. Xebax Christy proiektua bultzatzen duen Elkarteko kidea Institutura etorri da egitasmo aitzindari honen ezaugarriak azaltzera. Informazioa sakondu nahi duenarentzat sakatu hemen 





Kultur astea 2013 (III): Joxemari Carrere

Joxemari Carrere ipuin-kontalaria etorri da. Ikusleak DBH 3. mailako ikasleak eta Arte Eszenikoko Batxilergokoak izan dira.



Kultur astea 2013 (II): Pakea Bizkaia espedizioa

Asier Hernandez Pakea Bizkaia espedizioko kidea da. Bere esperientzia DBHko ikasleei azaldu die.



Kultur astea 2013 (I): bertso-saioa

Amaia Iturriotz eta Eneritz Arzallus etorri dira. DBH 4. mailako ikasleen aurrean abestu dute.