euskararen eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskararen eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/12/05

Euskararen Eguna patioan

Abenduaren 3an, goizeko 9etan, patioan bildu ginen eguna ospatzeko. Gertatutakoa hurrengo bideoan dago ikusgai

2015/12/04

Bikain EIZUEIN ekitaldian

Txapela kentzeko moduan aritu ziren gure ikasleak EIZUEIN ekitaldian Bilboko Kontserbatorioan.
Aurkezleak, txotxongiloak, musika ... eta bideo hau lekuko


2014/12/23

Lemak, aingurak flashmoba sarean

Berri Txarrak taldearen lemak, aingurak abestiarekin Flashmoba egin genuen Konsterbatorioko plazan abenduaren 3an, Euskararen Egunean.  Dagoeneko sarean ikusgai dago. Zorionak egileei eta parte hartzaile guztiei.

2014/12/13

Herri Kirolen arratsaldea

Euskararen Eguneko astean, abenduaren 2an,  Herri Kirolen arratsaldea antolatu zuten Eider, Javi eta Raulek DBH-ko ikasleentzat. Arrakasta itzela. Zorionak!

2014/12/10

Kontserbatorioko ekitaldia Euskararen Egunean

Deustualdeko Ikastetxeok Euskararen Eguna  Kontserbatorioan ere ospatu genuen. Lehiaketen sari banaketarekin batera Institutuko Eszenikoko ikasle eta irakasleen  kolaborazioa  aipatu behar dugu.
Irudiak lekuko



Eta hemen emanaldi aurreko entsegua

2014/02/13

Euskararen Eguna 2013 Ibarrekolanda Institutuan

Patxo Landa irakasleari esker hemen duzue egunaren laburpena. Eskerrik asko!




Lingua navajorum

Aurten ere Mikel Martinez eta Patxo Telleria gurekin egon dira. Oraingoan "lingua navajorum" antzeslanarekin etorri dira Kontserbatoriora. Mila esker!




Euskara plast!

Jon Ander Terrobak irabazi du Deustualdeko Ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun pegatina-lehiaketa. Abenduaren 3an 5000 ale banatuko dira gure ikastetxeetan. Zorionak!


2010/12/15

Euskararen eguna 2010 (XV) aukeratu zeurea


Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin webgune bat zabaldu dute aukeratuzeurea.biz hainbat euskarri erabilgarriekin. Institutuko karteldegietan posterrak jarri ditugu eta gose musika taldearen abestia areto nagusian egin diren jardueretan.




2010/12/13

2010/12/06

Euskararen eguna 2010 (XIII) Wisconsin

Koldo Abando Batxilergo 2. maila Wisconsinen egiten ari da. Bere ikastetxean ere euskararen eguna ospatu dute.

Euskararen eguna 2010 (XII) ultimo dia

Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.
Mila esker eta zorte on!
Argazki gehiago hemen.

Euskararen eguna 2010 (XI) argazkia

Pankartara hurbildu direnekin egunaren argazkia egin dugu.
Argazki gehiago hemen

Euskararen eguna 2010 (X) pankarta


SMS lehiaketan Euskaraz, besterik gabe mezuarekin Batxilergoko saria irabazi zuen Ander Angulok. Leloarekin pankarta bat egin dute 2. mailako ikasle hauek: Iratxe, Haizea, Ander S., Carlos, Jorge, Ander A., Mikel, Xabier eta Aitor.
Argazki gehiago hemen.