Kultur astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kultur astea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/03/28

KORRIKA EGUNA, 63 KM BAIETZ!

Euriari esker Institutuko kiroldegian egin diogu aurre Korrika Eguneko erronkari, 63 km baietz!
Goizeko 8:00etatik 14:30etara bueltak egiten egon gara ehunka ikasle eta irakasle. Jarritako kopurua 13:30ean lortu dugu, azkenean 77 izan dira bete ditugun kilometroak. Esandakoa hurrengo bideoan ikusgai dago,



Amaieran, kiroldegiko erdialdean bildu gara Iker eta Sarak ekitaldirako sortu duten abestia entzuteko. Lekukoan sartu dugun testua Batxilergo 1. mailako Iraidek idatzi du eta berak irakurri ostean denok oporretara joan gara!
Hauxe testua:
" Mugarik ez duen herriak, mugarik ez duen hizkuntzak, zenbatu ezin diren urtez gure nortasuna eraiki dutenak. Gu denok jaio aurretik borrokatzen ziharduen herria, hizkuntza baten alde borroka. Gaur borrokak darrai, nahiz eta askok gu seinalatu, gu ezabatu nahi, hemen gaude, nortzuk garen aldarrikatuz.

Herri oso baten nahia, herritarron helburu, eguneroko lagun eta gaueko maitale, arima bizirik eukitzeko osagai. Hitzik gabe ezin hitz egin, hizkuntza gabe ezin izan. Hortaz, izan gaitezen, izan gaitezen nahi duguna, izan gaitezke aske. Aske adierazi ahal izateko, aske bizitzeko, aske garena ozen ohiukatzeko.

Euskaldunak gara, baina ez dezagun ahaztu abestiak dioen bezala euskara dela euskaldun egiten gaituena. Lau haizetara zabalduko dugu gurea dena, osatzen gaituena, euskara baita daukagun altxorrik preziatuena. "

2014/02/12

Korrika 18 (II): 1757 km

Institutuko ikasle asko eta asko etorri dira kilometroa egitera. Eman euskara elkarri.




Korrika 18 (I) : olinpiadak

Lekukoa nork eramango duen erabakitzeko herri kirolen olinpiada antolatu dugu Batxilergoko ikasleekin, goizez eta arratsaldez.









Kultur astea 2013 (V): Alex Sardui

Azken momentuko sorpresa izan da. Baietz, ezetz, azkenean Zaloari esker ekarri dugu. Sekulako arrakasta izan du Batxilergoko ikasleen artean Alex Sarduik, Gatibu musika taldeko abeslaria.





Kultur astea 2013 (IV): eusko moneta

Eusko moneta Lapurdiko euskal tokiko moneta da. Xebax Christy proiektua bultzatzen duen Elkarteko kidea Institutura etorri da egitasmo aitzindari honen ezaugarriak azaltzera. Informazioa sakondu nahi duenarentzat sakatu hemen 





Kultur astea 2013 (III): Joxemari Carrere

Joxemari Carrere ipuin-kontalaria etorri da. Ikusleak DBH 3. mailako ikasleak eta Arte Eszenikoko Batxilergokoak izan dira.



Kultur astea 2013 (II): Pakea Bizkaia espedizioa

Asier Hernandez Pakea Bizkaia espedizioko kidea da. Bere esperientzia DBHko ikasleei azaldu die.



Kultur astea 2013 (I): bertso-saioa

Amaia Iturriotz eta Eneritz Arzallus etorri dira. DBH 4. mailako ikasleen aurrean abestu dute.




2014/02/10

Kultur-astea 2012 (IV): Kepa Acero

Kepa Acero bidaiaria, surflaria, .. bizitzeko modu bat. Oso interesgarria entzuteko aukera izan dugunontzat.





Kultur-astea 2012 (III): Ibon Urrutia

Institutua bero-bero egon da Ibon Urrutiaren hitzaldiekin. Poz-pozik.




Kultur-astea 2012 (II) : kanpaiak jo bitartean

Kontserbatorioan ikusi dugu glu-glu konpaniaren kanpaiak jo bitartean antzeslana.

Kultur-astea 2012 (I) : Ukabila

Ukabila taldea Institutuko ikasleek osatzen dute. Kultur astean patioan jo zuten. Horrela

2011/05/12

EUSKARATEK Iñigo Díaz de Cerio

Itzarri consulting enpresaren programa da EUSKARATEK eta ordubeteko hiru saioetan motibazioa lantzea du helburu. Gurera Xabier Lertxundi eta Iñigo Díaz de Cerio hurbildu dira, Itzarriko kudeatzailea eta Athleticeko jokalaria hurrenez hurren. Lehenengo saioan ikasleek kazetari lana egin zuten Iñigoren ibilbide profesionala eta pertsonala ezagutzeko. Bigarren saioan, informatika gelan eta binaka, jasotako informazioarekin power point bat egin zuten. Atzo, azken saioan, egindako lana azaldu eta sinatutako argazkia jaso zuten ikasleek; dena borobiltzeko bi baloi eta bi kamiseta zozketatu ziren.
Ikasleak DBH 1. mailakoak dira.
Argazki gehiago hemen.

Mila esker Xabier eta Iñigo!

2011/04/15

Kultur astea (VII) La haceria


Deustuko erriberan dagoen kultur gunera hurbildu gara Batxilergo 2. mailako ikasleekin. Aritz Castilloren laguntzarekin gunearen sorrera eta gaur egungo jarduerak ezagutu ditugu.
Bisitaren argazki gehiago hemen

2011/04/13

Kultur Astea 2011 (V) Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas"

Haurdun gelditu den 15 urteko neska, gelako mutil bat gustuko duen mutila, aurrean dituzuen irakasleak deskribatu eta gisako gaiak jarri dizkiete Mariana, Iris eta Maialen Institutura hurbildu zaizkigun bi bertsolari handiei: Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas".

Entzuleak DBH 3. maila eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira.

Bertso-saioaren argazkiak hemen.

2011/04/12

Kultur Astea 2011 (IV) AEK

Zazpi kaleetako txakur kalean dagoen AEKren egoitza nagusia bisitatzera joan gara DBH 4. mailako ikasleekin. Titoren eskutik AEKren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera ezagutu dugu. Korrikaren bideoa ikusi dugu eta hamaika, bai makina bat, galdera erantzun ostean Institutura itzuli gara. Eskerrik asko.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/11

Kultur Astea 2011 (III) Euskara sencilloaren manifiestoa




Ebakuntza arrakasta baino arrakastatsuago izan da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren emanaldia.


Deustuko Ikastola, San Inazio Institutua eta Ibarrekolanda Institutuko ia 400 ikasle eta irakasle bildu gara Kontser-batorioaren areto nagusian.

Esnea zarete!

Argazkiak hemen.

2011/04/06

Kultur Astea 2011 (II) Euskaltzaindia

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin zazpi kaleetara hurbildu gara Euskaltzaindiaren egoitza nagusia ezagutzera. Emilioren harrera beroa eta Josuneren hitzaldi bizi, kementsu eta argiarekin euskararen akademiaren nondik norakoak ezagutu ditugu.
Mila esker.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/05

Kultur Astea 2011

Hainbat kultur ekintza antolatu ditugu kultur asterako.
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .