musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/03/28

Negua joan da ta

Zea mays musika taldearen abesti ederra zeinu hizkuntzan are ederrago. Abeslaria Aiora Renteria da eta zeinu hizkuntzan ari dena Ainhoa Moiua.



Beste urrats bat.

2010/12/15

Euskararen eguna 2010 (XV) aukeratu zeurea


Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin webgune bat zabaldu dute aukeratuzeurea.biz hainbat euskarri erabilgarriekin. Institutuko karteldegietan posterrak jarri ditugu eta gose musika taldearen abestia areto nagusian egin diren jardueretan.




2010/12/06

Euskararen eguna 2010 (XII) ultimo dia

Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.
Mila esker eta zorte on!
Argazki gehiago hemen.

2010/11/26

Euskararen eguna 2010 (II)

Ibarrekolandako Institutuan azaroaren 29tik abenduaren 3ra makina bat jarduera egingo dira.

*Azaroaren 30ean kar-kar gazte taldekoak etorriko dira.
*Abenduaren 1ean euskararen etxera joango gara.
*Abenduaren 1ean Aisialdiko zikloaren laguntzarekin txapa bat egiteko aukera egongo da.
*Abenduaren 2an ikas2deak programatik Kimetz Arana artzaina etorriko da.
*Abenduaren 1ean, 2an eta 3an laburmetraiak eta dokumental bat ikusiko ditugu.
*Abenduaren 2an sari banaketara joango gara.
*Abenduaren 3an ultimo dia taldearekin jaialditxo bat egingo dugu.