2016/04/25

Ibarrekolanda Paris 2016

Parisetik zapatilak zulatzen ibili ziren martxoaren 13tik 19ra Ana, Celso, Izarra, Patxi eta Roberto irakasleekin Batxilergoa 1. mailako 60 ikasle . Laburpena  twitterren eta bideoan

2016/04/10

Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia Institutuan

Eliteko bertsolariek hasiera eman zioten aurtengo Kultur Asteari. Bertso-saioak bi orduko iraupena izan zuen. Lehenengo zatia didaktikoa izan zen, argi eta zorrotz azaldu ziguten zer den bertsolaritza, eta bigarrena  ohiko saioa, hori bai indartsua eta dibertigarria.



 Arkaitz Estiballesek txutxumutxu bat  kontatu zigun,  zertan ibili zen gure artean gaztea zelarik

2016/02/19

Bizi muga-mugan LIPDUB alaia

En Tol Sarmiento musika taldearen beldurrik ez abestiaren laguntzarekin LIPDUB izugarri polita grabatu genuen otsailaren 5ean inauteriko oporrei ongi etorria emateko, hauxe


 Makinistak ikasleak izan ziren, hori bai Patxo eta Beñat irakasleen laguntza ordain ezinarekin.