Txapela kentzeko moduan aritu ziren gure ikasleak EIZUEIN ekitaldian Bilboko Kontserbatorioan.
Aurkezleak, txotxongiloak, musika ... eta bideo hau lekuko
Kontserbatorioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kontserbatorioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015/12/04
2015/11/30
EIZUEIN.EUS
Abenduaren 2an Arangoiti, Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazioko Ikastetxeetako ikasleak Bilboko Kontserbatorioan bilduko dira, elkarrekin Euskararen Eguna ospatzeko. Aurten zabalduko den mezua EIZUEIN.EUS izango da.
2015/05/29
Urrezko mendekua
DBH 4. mailako Eva Carrónek irabazi du VI. Mikroipuin Lehiaketa DBH 3-4 zikloaren atalean.
Hauxe da,
Zorionak Eva!
Hauxe da,
Urrezko mendekua.
"Geldi zaitez, ez jo
gehiago!" Esaten nion nire aitari,
hark jotzen ninduenean bere urrezko eskumuturreko erlojuarekin. Hitz horiek
grabatuta gelditu ziren betirako nire burmuinean eta urrezko erlojua ere.
Jaio
nintzenetik ez naiz izan nire aitari gustatuko zitzaiokeen umea, eta horrela
demostratu zidan beti. Hala ere hazi nintzenean konturatu nintzen nire aita
izango zela betirako eta gainera gogorarazten zidan bera zela elikatzen
ninduena, horrexegatik beti sentiarazi zidan errukia eta inoiz ez nion ezer
esan. Zaharra egin zenean erabaki nuen berarekin bizitzera joatea, ezin zuelako
bere kabuz moldatu eta asko zaindu nuen hogeita hamar urteetan zehar. Baina
batzuetan etortzen zitzaidan burura oroimen oso gogor hori eta bere begi marroiak
begiratzean gorrotoa pizten zen nire baitan.
Egun
batean, goizeko zazpietatik bota zuen eguna baratzean bere tomate maitiak
landatzen, nik bitartean gosaria prestatu nuen, etxea txukundu nuen, etab.
Bat-batean norbaitek atea jo zuen. Mutil ezezaguna zen eta pakete txikia
zekarren, sinadura azkar bat bota nuen eta joan zen. Paketearen azalean notatxo
bat zegoen "Hogeita hamar urteko errukia eta bi segundoko mendekua"
jartzen zuen. Paketea irekitzean pistola beltz bat zegoen eta bere azpian urrezko
erloju bat. Objetu txiki hori ikustean nire burua oroitzapen mendekariz bete
zen. Bi aldiz pentsatu gabe tiro seko bat egin eta nire aita ortuan etzanda
geratu zen betiko.
Zorionak Eva!
2014/12/23
Lemak, aingurak flashmoba sarean
Berri Txarrak taldearen lemak, aingurak abestiarekin Flashmoba egin genuen Konsterbatorioko plazan abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Dagoeneko sarean ikusgai dago. Zorionak egileei eta parte hartzaile guztiei.
2014/12/10
Kontserbatorioko ekitaldia Euskararen Egunean
Deustualdeko Ikastetxeok Euskararen Eguna Kontserbatorioan ere ospatu genuen. Lehiaketen sari banaketarekin batera Institutuko Eszenikoko ikasle eta irakasleen kolaborazioa aipatu behar dugu.
Irudiak lekuko
Eta hemen emanaldi aurreko entsegua
Irudiak lekuko
Eta hemen emanaldi aurreko entsegua
2014/02/13
Lingua navajorum
Aurten ere Mikel Martinez eta Patxo Telleria gurekin egon dira. Oraingoan "lingua navajorum" antzeslanarekin etorri dira Kontserbatoriora. Mila esker!
IV. MIKROIPUIN LEHIAKETA
Deustualdeko ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun lehiaketaren sari banketa Kontserbatorioan ospatu dugu. Batxilergoko saria Garazi Tomasek irabazi du. Zorionak!
2014/02/11
Euskararen Eguna 2012 (II) : Kontserbatorioan
Arrakastatsua izan da Kontserbatorioko emanaldia. Argazkia eta bideoa lekuko
Deustualdeko Ikastetxeen emanaldia jarraian etorri da
Deustualdeko Ikastetxeen emanaldia jarraian etorri da
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)