2011/12/01

2011/06/02

Ibarrekolanda - Paris 2011

Batxilergo 1. mailako 13 ikasle Roberto eta Patxi irakasleekin Parisera joan dira maiatzaren 25etik 28ra. Laburpena hemen,



Argakiak hemen, hemen, hemen eta hemen.

Antzerki taldea: Anbotoko batzarra

Institutuko antzerki taldeak Anbotoko batzarra antzeslanarekin Bilboko udalak antolatzen duen eskola umeentzako antzerki lehiaketan parte hartu du.
Partaideak DBH 1. mailako ikasleak dira eta irakaslea Leire Olaran.
Argazki gehiago hemen.

2011/05/12

EUSKARATEK Iñigo Díaz de Cerio

Itzarri consulting enpresaren programa da EUSKARATEK eta ordubeteko hiru saioetan motibazioa lantzea du helburu. Gurera Xabier Lertxundi eta Iñigo Díaz de Cerio hurbildu dira, Itzarriko kudeatzailea eta Athleticeko jokalaria hurrenez hurren. Lehenengo saioan ikasleek kazetari lana egin zuten Iñigoren ibilbide profesionala eta pertsonala ezagutzeko. Bigarren saioan, informatika gelan eta binaka, jasotako informazioarekin power point bat egin zuten. Atzo, azken saioan, egindako lana azaldu eta sinatutako argazkia jaso zuten ikasleek; dena borobiltzeko bi baloi eta bi kamiseta zozketatu ziren.
Ikasleak DBH 1. mailakoak dira.
Argazki gehiago hemen.

Mila esker Xabier eta Iñigo!

2011/04/15

Korrika 17 (VI) Maitatu, ikasi, ari, ...1949 km



Korrika puntuala iritsi da Ibarrekolandara, arratsaldeko 18:20:13 hain zuzen ere. Lekukoaren zain, poz- pozik, Jose eta Ander. Inguruan Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak. Irudiak lekuko.



Argazki gehiago hemen.

Maitatu, ikasi, ari, ... euskalakari !

Korrika 17 (V) Euskalakari pintada

Imanolek eta Yurik, Arantza irakaslearen laguntzarekin Korrikaren leloa pintatu dute lorategiko horman. Oso polita!
Mila esker hirurei.
Prozesuaren argazkiak hemen

Kultur astea (VII) La haceria


Deustuko erriberan dagoen kultur gunera hurbildu gara Batxilergo 2. mailako ikasleekin. Aritz Castilloren laguntzarekin gunearen sorrera eta gaur egungo jarduerak ezagutu ditugu.
Bisitaren argazki gehiago hemen

2011/04/14

Kultur Astea 2011 (VI) Software librea

Jabier Asurmendi ingeniaria eta Bitarlan enpresako partaidea etorri zaigu hitzaldia ematera. Entzuleak DBH eta Batxilergoko ikasleak izan dira. Erabili duen pdfa ikusgai duzu.

Korrika 17 (IV) 1949 km

Elorrieta eta San Inazio Institutuekin batera erosi dugu 1949 kilometroa. Bihar, arratsaldeko 18:00etan Metro-Sarrikoko ahoan elkartuko gara. Jose eta Ander izango dira gure Institutuaren izenean lekukoa eramango dutenak. Zatoz!


Korrika 16ko argazki batzuk hemen.

2011/04/13

Kultur Astea 2011 (V) Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas"

Haurdun gelditu den 15 urteko neska, gelako mutil bat gustuko duen mutila, aurrean dituzuen irakasleak deskribatu eta gisako gaiak jarri dizkiete Mariana, Iris eta Maialen Institutura hurbildu zaizkigun bi bertsolari handiei: Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas".

Entzuleak DBH 3. maila eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira.

Bertso-saioaren argazkiak hemen.

2011/04/12

Kultur Astea 2011 (IV) AEK

Zazpi kaleetako txakur kalean dagoen AEKren egoitza nagusia bisitatzera joan gara DBH 4. mailako ikasleekin. Titoren eskutik AEKren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera ezagutu dugu. Korrikaren bideoa ikusi dugu eta hamaika, bai makina bat, galdera erantzun ostean Institutura itzuli gara. Eskerrik asko.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/11

Kultur Astea 2011 (III) Euskara sencilloaren manifiestoa




Ebakuntza arrakasta baino arrakastatsuago izan da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren emanaldia.


Deustuko Ikastola, San Inazio Institutua eta Ibarrekolanda Institutuko ia 400 ikasle eta irakasle bildu gara Kontser-batorioaren areto nagusian.

Esnea zarete!

Argazkiak hemen.

2011/04/06

Kultur Astea 2011 (II) Euskaltzaindia

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin zazpi kaleetara hurbildu gara Euskaltzaindiaren egoitza nagusia ezagutzera. Emilioren harrera beroa eta Josuneren hitzaldi bizi, kementsu eta argiarekin euskararen akademiaren nondik norakoak ezagutu ditugu.
Mila esker.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/05

Kultur Astea 2011

Hainbat kultur ekintza antolatu ditugu kultur asterako.
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .

2011/03/28

2011/03/02

REK Deustualdeko laburmetrai lehiaketa

Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak euskarazko laburmetrai lehiaketa antolatu dute.

Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne). Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak hemen.



Sariak:
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

2011/02/10

Korrika 17 (III) kanta

Abestiaren egilea Gose taldea da



Euskalakaria: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

2011/02/04

III. mikroipuin lehiaketa martxan

III. mikroipuin lehiaketa martxan jarri dugu Deustualdeko Euskararen Unibertsoa osatzen dugun Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu Ikastola, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Matxintxu euskaltegia, Berritzegunea eta Berbaizu Euskara Elkarteak .
Aurreko lehiaketara gure ikasleek bidali zituzten ipuinak hemen, irabazleak hemen eta guztiekin argitaratu den liburua hemen.

2011/01/18

HARRAPAZANK 2011

Harrapazank programa aurkeztera Felipe eta Maialen hurbildu zitzaizkigun urtarrilaren 12an. Parte hartzeko aukera ugari daude: dantzazank, distirazank, jozank, topaketak, kontzertuak, lip dub, flash mob, ...