2014/03/05

Pankreas: aurre estreinaldiko OPI-ak

Patxo Telleriaren hitzak, gutxi gorabehera: " ... bertsoz idatzitako lehenengo antzezlanaren munduko lehenengo ikusleak  ZUEK izan zarete ...". 


Otsailaren 28an Batxilergo Eszenikoko ikasleak Iñaki, Patxi eta Patxo irakasleekin Harrobia Eskenara joan ziren  bertsoz idatzitako lehenengo tragikomediaren aurre estreinaldia ikustera. Ikasleen zain egon ziren Jokin Oregi zuzendaria, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Oso Pertsona Inportanteekin egiten den moduan. Ikuskizunaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten. Ahoa bete hortz gelditu ziren.


Antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian izango da martxoaren 12an eta 13an.
ESKERRIK ASKO Tartean Teatroko partaide guztiei.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina