
Prest aldizkariko urtarrileko alean gure kolaborazioa argitaratu da. Artikulua Amagoia Telleriak idatzi du, Gizarte eta Kultur Animazioko ikaslea.Koldo Abandori egin dioten elkarrizketa, ere, irakurgai dago.

Prest aldizkariko urtarrileko alean gure kolaborazioa argitaratu da. Artikulua Amagoia Telleriak idatzi du, Gizarte eta Kultur Animazioko ikaslea.

Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.
Batxilergo 1. mailako Veronica, Eneritz eta Leirek agurra dantzatu dute jaialdiari hasiera emateko . Geroago Oier, Enara, Jasone, eta Eneritzekin batera zazpi jausi dantzatu dute. Azken dantza, bibibilketa bat izan da nahi izan duten guztiekin. Txistua jotzera Gainza etorri zaigu, Deustualdeko txistularien dekanoa.

Euskararen egunaren inguruan prestatu dugun egitarauaren barruan Batxilergo 1. mailako A eta D ereduko ikasleak euskararen etxera hurbildu dira.

Gaur, hamaika ikasle, irakasle eta gurasoen aurrean, antzerki taldearen emanaldi arrakastatsua ikusteko aukera izan dugu Eskola Umeentzako XV. antzerki lehiaketa dela eta.Euskararen berreskuratzea. Lehen atala from Garabide on Vimeo.
Trailer 80 egunean from Moriarti on Vimeo.

Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.
BERTSOLARI PILOTO english sub. from txintxua on Vimeo.





Kultur astearekin jarraituz Xabinaitor antzerki emanaldi ikustera Arriaga antzokira hurbildu ginen.
Kultur astearen lehen jarduera Euskarazetamol antzerki emanaldia izan zen.
Emun lana euskalduntzeko kooperatibatik Oihane Zabaleta etorri zaigu TELP tailerra dinamizatzera.