2010/12/06

Euskararen eguna 2010 (VIII) Jaialdia: zergatik?


Julen eta Enara izan dira jaialditxuaren aurkezleak aurtengo euskararen egunean.
Hauxe irakurri digute:
"Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena.

Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen.

Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen eta urtero egun horretan ospatu da.

1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten."

EUSKARA, ABENDUAREN 3AN ETA BESTE EGUN GUZTIETAN
EUSKARARIK ONENA EGITEN DENA DA
Argazkiak hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina