Amaia Iturriotz eta Eneritz Arzallus etorri dira. DBH 4. mailako ikasleen aurrean abestu dute.
2014/02/12
2014/02/11
Arte Eszenikoko ikasleak Prest aldizkarian
Prest aldizkariaren urtarrileko alean gure kolaborazioa argitaratu da. Gaia Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Batxilergo berria izan da.
Iazko kolaborazioaren gaia Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Batxilergoa izan zen.
Iazko kolaborazioaren gaia Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Batxilergoa izan zen.
Elgera aldizkaria kalean
Elgera aldizkariaren 1. zenbakia Bilboko 11 ikastetxe elkarlanaren emaitza da
Aldizkaria irakurtzeko sakatu hemen
Aldizkaria irakurtzeko sakatu hemen
Euskararen Eguna 2012 (II) : Kontserbatorioan
Arrakastatsua izan da Kontserbatorioko emanaldia. Argazkia eta bideoa lekuko
Deustualdeko Ikastetxeen emanaldia jarraian etorri da
Deustualdeko Ikastetxeen emanaldia jarraian etorri da
Euskararen eguna 2012
Euskararen Eguna girotzeko Arte Eszenikoko ikasleek egin duten bideoa hemen duzue
Ibarrekolanda - Asturies 2012
DBH 4. mailako 30 ikasle Celso eta Patxi
irakasleekin Asturiesera joan ziren maiatzaren 2tik 4ra. Laburpena hemen,
2014/02/10
Kultur-astea 2012 (IV): Kepa Acero
Kepa Acero bidaiaria, surflaria, .. bizitzeko modu bat. Oso interesgarria entzuteko aukera izan dugunontzat.
Kultur-astea 2012 (I) : Ukabila
Ukabila taldea Institutuko ikasleek osatzen dute. Kultur astean patioan jo zuten. Horrela
2014/02/07
Ibarrekolanda - Paris 2012
Batxilergo 1. mailako 60 ikasle Angel, Begoña, Roberto eta Patxi irakasleekin Parisera joan ziren martxoaren 27tik 31ra. Laburpena hemen,
Argazkiak hemen martxoak 27, hemen martxoak 28, hemen martxoak 29 eta hemen martxoak 30
Argazkiak hemen martxoak 27, hemen martxoak 28, hemen martxoak 29 eta hemen martxoak 30
2012/03/10
Fermin Etxegoienen 30 adjetibo
Fermin Etxegoien kazetari bikainak Badakigu ... baina gutxitan egiten dugu hitzaldian adjetiboen proposamen interesgarria aurkeztu zuen. Jarraian ikusgai
30 adjetibo. Fermin Etxegoien from Elorri Bertso-Eskola Elkartea on Vimeo.
2012/03/04
Badakigu ... baina gutxitan egiten dugu. Fredi Paia
Hitzaldiaren antolatzaileak: Berbaizu Euskara Elkartea eta Deustuko Gazte Asanblada
Badakigu ... baina gutxitan egiten dugu. Fredi Paia from Elorri Bertso-Eskola Elkartea on Vimeo.
2011/12/01
Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk
Euskararen biziberritze partziala aztertu, sintetizatu eta erakusteko Garabide Elkarteak hasi duen lanaren lehen emaitza duzu ondoko pelikula. Euskararen esperientziaren gakoak azaltzeko eta erakusteko dokumentala da, Euskararen berreskuratzea izeneko liburuaren osagarri.
Dokumentala osorik Argia aldizkariaren multimedia atalean dago:
argia.com/multimedia/dokumentala/euskararen-berreskuratzea-hizkuntzak-biziberritzeko-gako-batzuk
Dokumentala osorik Argia aldizkariaren multimedia atalean dago:
argia.com/multimedia/dokumentala/euskararen-berreskuratzea-hizkuntzak-biziberritzeko-gako-batzuk
Euskararen jatorria: enigma europar bat
Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi dien dokumentala da.
2011/06/02
Ibarrekolanda - Paris 2011
Antzerki taldea: Anbotoko batzarra
Partaideak DBH 1. mailako ikasleak dira eta irakaslea Leire Olaran.
Argazki gehiago hemen.
2011/05/12
EUSKARATEK Iñigo DÃaz de Cerio
Itzarri consulting enpresaren programa da EUSKARATEK eta ordubeteko hiru saioetan motibazioa lantzea du helburu. Gurera Xabier Lertxundi eta Iñigo DÃaz de Cerio hurbildu dira, Itzarriko kudeatzailea eta Athleticeko jokalaria hurrenez hurren. Lehenengo saioan ikasleek kazetari lana egin zuten Iñigoren ibilbide profesionala eta pertsonala ezagutzeko. Bigarren saioan, informatika gelan eta binaka, jasotako informazioarekin power point bat egin zuten. Atzo, azken saioan, egindako lana azaldu eta sinatutako argazkia jaso zuten ikasleek; dena borobiltzeko bi baloi eta bi kamiseta zozketatu ziren.Argazki gehiago hemen.
Mila esker Xabier eta Iñigo!
2011/04/15
Korrika 17 (VI) Maitatu, ikasi, ari, ...1949 km
Korrika puntuala iritsi da Ibarrekolandara, arratsaldeko 18:20:13 hain zuzen ere. Lekukoaren zain, poz- pozik, Jose eta Ander. Inguruan Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak. Irudiak lekuko.
Argazki gehiago hemen.
Maitatu, ikasi, ari, ... euskalakari !
Korrika 17 (V) Euskalakari pintada
Kultur astea (VII) La haceria
Deustuko erriberan dagoen kultur gunera hurbildu gara Batxilergo 2. mailako ikasleekin. Aritz Castilloren laguntzarekin gunearen sorrera eta gaur egungo jarduerak ezagutu ditugu.
Bisitaren argazki gehiago hemen
2011/04/14
Kultur Astea 2011 (VI) Software librea
Jabier Asurmendi ingeniaria eta Bitarlan enpresako partaidea etorri zaigu hitzaldia ematera. Entzuleak DBH eta Batxilergoko ikasleak izan dira. Erabili duen pdfa ikusgai duzu.
Software librea ibarrekolanda
View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
Korrika 17 (IV) 1949 km
Elorrieta eta San Inazio Institutuekin batera erosi dugu 1949 kilometroa. Bihar, arratsaldeko 18:00etan Metro-Sarrikoko ahoan elkartuko gara. Jose eta Ander izango dira gure Institutuaren izenean lekukoa eramango dutenak. Zatoz!

Korrika 16ko argazki batzuk hemen.
2011/04/13
Kultur Astea 2011 (V) Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas"
Haurdun gelditu den 15 urteko neska, gelako mutil bat gustuko duen mutila, aurrean dituzuen irakasleak deskribatu eta gisako gaiak jarri dizkiete Mariana, Iris eta Maialen Institutura hurbildu zaizkigun bi bertsolari handiei: Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas".Entzuleak DBH 3. maila eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira.
Bertso-saioaren argazkiak hemen.
2011/04/12
Kultur Astea 2011 (IV) AEK
Zazpi kaleetako txakur kalean dagoen AEKren egoitza nagusia bisitatzera joan gara DBH 4. mailako ikasleekin. Titoren eskutik AEKren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera ezagutu dugu. Korrikaren bideoa ikusi dugu eta hamaika, bai makina bat, galdera erantzun ostean Institutura itzuli gara. Eskerrik asko.Bisitaren argazkiak hemen.
2011/04/11
Kultur Astea 2011 (III) Euskara sencilloaren manifiestoa
Ebakuntza arrakasta baino arrakastatsuago izan da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren emanaldia.
Deustuko Ikastola, San Inazio Institutua eta Ibarrekolanda Institutuko ia 400 ikasle eta irakasle bildu gara Kontser-batorioaren areto nagusian.
Esnea zarete!
Argazkiak hemen.
2011/04/06
Kultur Astea 2011 (II) Euskaltzaindia
Batxilergoko 1. mailako ikasleekin zazpi kaleetara hurbildu gara Euskaltzaindiaren egoitza nagusia ezagutzera. Emilioren harrera beroa eta Josuneren hitzaldi bizi, kementsu eta argiarekin euskararen akademiaren nondik norakoak ezagutu ditugu.Bisitaren argazkiak hemen.
2011/04/05
Kultur Astea 2011
Hainbat kultur ekintza antolatu ditugu kultur asterako.
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .

Kultur astea 2011_egitaraua
View more presentations from Ibarrekolandakohnb
2011/03/28
Negua joan da ta
Zea mays musika taldearen abesti ederra zeinu hizkuntzan are ederrago. Abeslaria Aiora Renteria da eta zeinu hizkuntzan ari dena Ainhoa Moiua.
Beste urrats bat.
Beste urrats bat.
2011/03/02
REK Deustualdeko laburmetrai lehiaketa
Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak euskarazko laburmetrai lehiaketa antolatu dute. Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne). Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak hemen.
Sariak:
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2011/02/10
Korrika 17 (III) kanta
Abestiaren egilea Gose taldea da
Euskalakaria: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

2011/02/04
III. mikroipuin lehiaketa martxan
III. mikroipuin lehiaketa martxan jarri dugu Deustualdeko Euskararen Unibertsoa osatzen dugun Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu Ikastola, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Matxintxu euskaltegia, Berritzegunea eta Berbaizu Euskara Elkarteak .
Aurreko lehiaketara gure ikasleek bidali zituzten ipuinak hemen, irabazleak hemen eta guztiekin argitaratu den liburua hemen.
Aurreko lehiaketara gure ikasleek bidali zituzten ipuinak hemen, irabazleak hemen eta guztiekin argitaratu den liburua hemen.
Mikroipun lehiaketa irizpideak
View more documents from Ibarrekolandakohnb.
2011/01/28
Prest aldizkarian txantxangorri proiektua

Prest aldizkariko urtarrileko alean gure kolaborazioa argitaratu da. Artikulua Amagoia Telleriak idatzi du, Gizarte eta Kultur Animazioko ikaslea.Koldo Abandori egin dioten elkarrizketa, ere, irakurgai dago.
2011/01/25
Ehureka 2010
EHUren azpidazki sailak ahoz zein idatziz lanean euskaraz erosoago egiteko hainbat aholku bildu ditu: telefonoa hartzerakoan, aurrez aurreko ahozko elkarrizketetan, on line dauden baliabideak, hiztegiak eta mezu elektronikoak idazterakoan.
Mila esker.Ehureka2010
View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
2011/01/24
2011/01/18
HARRAPAZANK 2011
Harrapazank 2011
Harrapazank programa aurkeztera Felipe eta Maialen hurbildu zitzaizkigun urtarrilaren 12an. Parte hartzeko aukera ugari daude: dantzazank, distirazank, jozank, topaketak, kontzertuak, lip dub, flash mob, ...View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
2010/12/15
Euskararen eguna 2010 (XV) aukeratu zeurea

Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin webgune bat zabaldu dute aukeratuzeurea.biz hainbat euskarri erabilgarriekin. Institutuko karteldegietan posterrak jarri ditugu eta gose musika taldearen abestia areto nagusian egin diren jardueretan.
2010/12/13
Euskararen eguna 2010 (XIV) CD proiektua
DBHko ikasleek aukeratu dituzten abestiekin CD bat egin dugu ikusgai dagoen liburuxkarekin batera. Abenduaren 3an banatu genuen gelaz gela eta banan-banan.
Eskuliburua
View more documents from Ibarrekolandakohnb.
2010/12/07
2010/12/06
Euskararen eguna 2010 (XIII) Wisconsin
Euskararen eguna 2010 (XII) ultimo dia
Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.Euskararen eguna 2010 (X) pankarta
Euskararen eguna (IX) Dantza

Batxilergo 1. mailako Veronica, Eneritz eta Leirek agurra dantzatu dute jaialdiari hasiera emateko . Geroago Oier, Enara, Jasone, eta Eneritzekin batera zazpi jausi dantzatu dute. Azken dantza, bibibilketa bat izan da nahi izan duten guztiekin. Txistua jotzera Gainza etorri zaigu, Deustualdeko txistularien dekanoa.Euskararen eguna 2010 (VIII) Jaialdia: zergatik?

Julen eta Enara izan dira jaialditxuaren aurkezleak aurtengo euskararen egunean.
Hauxe irakurri digute:
"Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena.
Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen.
Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen eta urtero egun horretan ospatu da.
1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten."

2010/12/03
Euskararen eguna 2010 (VII) Kimetz Arana
Kimetz Arana artzaina etorri zaigu bere ibilbide pertsonala eta profesionala azaltzera Ikas2deak programatik. DBH 3. mailako ikasleak adi-adi egon dira.
Argazkiak hemen.2010/12/02
Euskararen eguna 2010 (VI) sari banaketa
Deustualdeko euskararen unibertsoan dauden ikastetxeen artean hiru lehiaketa egin dira euskararen egunaren ingururuan: pegatina , marrazki eta sms lehiaketak.
Sarien banaketa Bidarte udaltegian ospatu dugu. Gurean, Mar Marquez eta Ander Angulo izan dira sarituak.
Argazkiak hemen
2010/12/01
Euskararen eguna 2010 (V) txapak

Ibarrekolanda Institutuan aisialdiarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa dago. Txapak egiten motibazioa lantzen lagundu digute.
Emaitza hemen.
Euskararen eguna 2010 (IV) euskararen etxea
Euskararen egunaren inguruan prestatu dugun egitarauaren barruan Batxilergo 1. mailako A eta D ereduko ikasleak euskararen etxera hurbildu dira.Argazkiak hemen.
2010/11/30
Euskararen eguna 2010 (III) kar-kar gazte taldea
Gazteak, erabili eta praktikatu hitzak etengabe agertzen ari dira euskal komunikabideetan.
Kar-kar gazte taldea horretan dihardu. Gurera, Zuriñe eta Olaia etorri dira bere jarduera azaltzera. Entzuleak Batxilergo 1. mailako gazteak izan dira.
Argazkiak hemen.
2010/11/29
2010/11/26
Euskararen eguna 2010 (II)
Ibarrekolandako Institutuan azaroaren 29tik abenduaren 3ra makina bat jarduera egingo dira.
*Azaroaren 30ean kar-kar gazte taldekoak etorriko dira.
*Abenduaren 1ean euskararen etxera joango gara.
*Abenduaren 1ean Aisialdiko zikloaren laguntzarekin txapa bat egiteko aukera egongo da.
*Abenduaren 2an ikas2deak programatik Kimetz Arana artzaina etorriko da.
*Abenduaren 1ean, 2an eta 3an laburmetraiak eta dokumental bat ikusiko ditugu.
*Abenduaren 2an sari banaketara joango gara.
*Abenduaren 3an ultimo dia taldearekin jaialditxo bat egingo dugu.

Euskararen eguna 2010 (I)

Euskararen eguna girotzeko Deustualdeko euskararen unibertsoko jardueretan parte hartu dugu:
*pegatina lehiaketan DBH 4. mailako Mar Marquezek accesita lortu du
*sms lehiaketan Ander Angulok batxilergoko saria lortu du : "euskaraz, besterik gabe"
Zorionak!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)