2014/12/23

Lemak, aingurak flashmoba sarean

Berri Txarrak taldearen lemak, aingurak abestiarekin Flashmoba egin genuen Konsterbatorioko plazan abenduaren 3an, Euskararen Egunean.  Dagoeneko sarean ikusgai dago. Zorionak egileei eta parte hartzaile guztiei.

2014/12/17

Entzumen eza

Elgera aldizkariaren 7. zenbakia kalean dago. Oraingoan azaleko protagonistak Ibarrekolandako ikasleak dira. Boiz, Maria eta Maialen.



2014/12/13

Herri Kirolen arratsaldea

Euskararen Eguneko astean, abenduaren 2an,  Herri Kirolen arratsaldea antolatu zuten Eider, Javi eta Raulek DBH-ko ikasleentzat. Arrakasta itzela. Zorionak!

2014/12/10

Kontserbatorioko ekitaldia Euskararen Egunean

Deustualdeko Ikastetxeok Euskararen Eguna  Kontserbatorioan ere ospatu genuen. Lehiaketen sari banaketarekin batera Institutuko Eszenikoko ikasle eta irakasleen  kolaborazioa  aipatu behar dugu.
Irudiak lekuko



Eta hemen emanaldi aurreko entsegua

2014/04/10

IBARREKOLANDA PARIS 2014



Batxilergoa 1. mailako 102 ikasle Roberto, Iber, Cristhian, Amaia, Manu, Angel, Almudena, Javi eta Patxi irakasleekin Parisera joan dira martxoaren 30etik apirilaren 5era. Laburpena  twitterren eta bideoan

2014/03/05

Pankreas: aurre estreinaldiko OPI-ak

Patxo Telleriaren hitzak, gutxi gorabehera: " ... bertsoz idatzitako lehenengo antzezlanaren munduko lehenengo ikusleak  ZUEK izan zarete ...". 


Otsailaren 28an Batxilergo Eszenikoko ikasleak Iñaki, Patxi eta Patxo irakasleekin Harrobia Eskenara joan ziren  bertsoz idatzitako lehenengo tragikomediaren aurre estreinaldia ikustera. Ikasleen zain egon ziren Jokin Oregi zuzendaria, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Oso Pertsona Inportanteekin egiten den moduan. Ikuskizunaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten. Ahoa bete hortz gelditu ziren.


Antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian izango da martxoaren 12an eta 13an.
ESKERRIK ASKO Tartean Teatroko partaide guztiei.



2014/02/28

We can do it!

Mozorro sexisten aurkako kanpaina egin dute Umorez talde feministako lagunek.



Atzo deialdia zabaldu zuten:
BIHAR DANOK WE CAN DO IT! GOGORATU: BUZOA EDO ALKANDORA URDINA, PRAKA BAKERUAK ETA ZAPI GORRIA BURUAN! ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!

Gaur pozik egoteko erantzuna jaso dute. Zorionak!

2014/02/17

EGA 2014: atariko proba larunbatean

40 gazte ari dira EGA prestatzen gure Institutuan 2013-14 ikasturtean. Guztira 3 talde osatu ditugu, batzuk astelehenen-asteazkenetan, eta, besteak astearte-ostegunetan. Ikastaroa Matxintxu euskaltegiarekin elkarlanean antolatu dugu.



 Zorte on!

2014/02/13

Umorez talde feminista

Prest aldizkarira bidaltzen dugun urteko kolaborazioa Umorez taldeko neskek idatzi dute. Hori da bizipoza!



Euskararen Eguna 2013 Ibarrekolanda Institutuan

Patxo Landa irakasleari esker hemen duzue egunaren laburpena. Eskerrik asko!




Elgera aldizkariaren 4. zenbakia kalean

Elgera aldizkariaren 2013-14 ikasturteko lehenengo zenbakia kalean dago. Aurrera!


Lingua navajorum

Aurten ere Mikel Martinez eta Patxo Telleria gurekin egon dira. Oraingoan "lingua navajorum" antzeslanarekin etorri dira Kontserbatoriora. Mila esker!




Euskara plast!

Jon Ander Terrobak irabazi du Deustualdeko Ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun pegatina-lehiaketa. Abenduaren 3an 5000 ale banatuko dira gure ikastetxeetan. Zorionak!


BERBAGUNEA 2013

Giza Zientziak Batxilergoko ikasleak Alondegira joan dira euskararen aldeko BERBAGUNEAn parte hartzera, Celso eta Roberto irakasleekin.


                 

IV. MIKROIPUIN LEHIAKETA

Deustualdeko ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun lehiaketaren sari banketa Kontserbatorioan ospatu dugu. Batxilergoko saria Garazi Tomasek irabazi du. Zorionak!



2014/02/12

Ibarrekolanda - Paris 2013


Batxilergo 1. mailako 80 ikasle Patxo, Asier, Zaloa, Roberto eta Patxi irakasleekin Parisera joan dira maiatzaren 26tik ekainaren 1era. Laburpena hemen


Eta hemen

Elgera aldizkaria: 2. eta 3. zenbakiak

2012-13 ikasturtean Elgera aldizkariaren 3 zenbaki argitaratuko genituela adostu genuen Ikastetxeen artean, eta hitza bete dugu. Hemen 2. eta 3. zenbakiak

Irakurtzeko sakatu hemen

Irakurtzeko sakatu hemen

Kirmen Uribe: Bilbao - New York - Bilbao

Bilboko ikastetxeen 1. irakurraldi ozena egin dugu Unamuno Institutuko paraninfoan.



Korrika 18 (II): 1757 km

Institutuko ikasle asko eta asko etorri dira kilometroa egitera. Eman euskara elkarri.




Korrika 18 (I) : olinpiadak

Lekukoa nork eramango duen erabakitzeko herri kirolen olinpiada antolatu dugu Batxilergoko ikasleekin, goizez eta arratsaldez.









Korrika 18: eman euskara elkarri

Gure kilometroa