2010/12/15

Euskararen eguna 2010 (XV) aukeratu zeurea


Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin webgune bat zabaldu dute aukeratuzeurea.biz hainbat euskarri erabilgarriekin. Institutuko karteldegietan posterrak jarri ditugu eta gose musika taldearen abestia areto nagusian egin diren jardueretan.




2010/12/13

2010/12/06

Euskararen eguna 2010 (XIII) Wisconsin

Koldo Abando Batxilergo 2. maila Wisconsinen egiten ari da. Bere ikastetxean ere euskararen eguna ospatu dute.

Euskararen eguna 2010 (XII) ultimo dia

Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.
Mila esker eta zorte on!
Argazki gehiago hemen.

Euskararen eguna 2010 (XI) argazkia

Pankartara hurbildu direnekin egunaren argazkia egin dugu.
Argazki gehiago hemen

Euskararen eguna 2010 (X) pankarta


SMS lehiaketan Euskaraz, besterik gabe mezuarekin Batxilergoko saria irabazi zuen Ander Angulok. Leloarekin pankarta bat egin dute 2. mailako ikasle hauek: Iratxe, Haizea, Ander S., Carlos, Jorge, Ander A., Mikel, Xabier eta Aitor.
Argazki gehiago hemen.

Euskararen eguna (IX) Dantza

Batxilergo 1. mailako Veronica, Eneritz eta Leirek agurra dantzatu dute jaialdiari hasiera emateko . Geroago Oier, Enara, Jasone, eta Eneritzekin batera zazpi jausi dantzatu dute. Azken dantza, bibibilketa bat izan da nahi izan duten guztiekin. Txistua jotzera Gainza etorri zaigu, Deustualdeko txistularien dekanoa.

Argazki gehiago hemen

Euskararen eguna 2010 (VIII) Jaialdia: zergatik?


Julen eta Enara izan dira jaialditxuaren aurkezleak aurtengo euskararen egunean.
Hauxe irakurri digute:
"Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena.

Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen.

Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen eta urtero egun horretan ospatu da.

1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten."

EUSKARA, ABENDUAREN 3AN ETA BESTE EGUN GUZTIETAN
EUSKARARIK ONENA EGITEN DENA DA
Argazkiak hemen.

2010/12/02

Euskararen eguna 2010 (VI) sari banaketa


Deustualdeko euskararen unibertsoan dauden ikastetxeen artean hiru lehiaketa egin dira euskararen egunaren ingururuan: pegatina , marrazki eta sms lehiaketak.
Sarien banaketa Bidarte udaltegian ospatu dugu. Gurean, Mar Marquez eta Ander Angulo izan dira sarituak.

Argazkiak hemen