Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin webgune bat zabaldu dute aukeratuzeurea.biz hainbat euskarri erabilgarriekin. Institutuko karteldegietan posterrak jarri ditugu eta gose musika taldearen abestia areto nagusian egin diren jardueretan.
2010/12/15
2010/12/13
Euskararen eguna 2010 (XIV) CD proiektua
DBHko ikasleek aukeratu dituzten abestiekin CD bat egin dugu ikusgai dagoen liburuxkarekin batera. Abenduaren 3an banatu genuen gelaz gela eta banan-banan.
Eskuliburua
View more documents from Ibarrekolandakohnb.
2010/12/07
2010/12/06
Euskararen eguna 2010 (XIII) Wisconsin
Euskararen eguna 2010 (XII) ultimo dia
Ultimo dia musika taldearen kontzertuarekin amaitu dugu Institutuko euskararen eguna. Beraien abestiak eta Itoiz, Ken zazpi eta Berri txarrak taldeen abestien moldaketak ere entzun ditugu.
Argazki gehiago hemen.
Euskararen eguna 2010 (X) pankarta
Euskararen eguna (IX) Dantza
Batxilergo 1. mailako Veronica, Eneritz eta Leirek agurra dantzatu dute jaialdiari hasiera emateko . Geroago Oier, Enara, Jasone, eta Eneritzekin batera zazpi jausi dantzatu dute. Azken dantza, bibibilketa bat izan da nahi izan duten guztiekin. Txistua jotzera Gainza etorri zaigu, Deustualdeko txistularien dekanoa.
Euskararen eguna 2010 (VIII) Jaialdia: zergatik?
Julen eta Enara izan dira jaialditxuaren aurkezleak aurtengo euskararen egunean.
Hauxe irakurri digute:
"Euskararen eguna Eusko Ikaskuntzak sortutakoa da. Erakunde hau 1918an sortu zen, Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundien eraginez. Euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan da hasieratik Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusiena.
Espainiako Gerra Zibilak Eusko Ikaskuntzaren ekimenak eten egin zituen, eta erakundearen desagerpena ia erabatekoa izan zen. Baina Joxe Miel Barandiaranen ekimenez, Iparraldean jarraipena izan zuen erakundeak, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen.
Giro honetan, 1949ko abenduaren 3an lehenengo Euskararen eguna aldarrikatu zuen Nazioarteko Eusko Ikaskuntzak. Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen eta urtero egun horretan ospatu da.
1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten."

2010/12/03
Euskararen eguna 2010 (VII) Kimetz Arana
Kimetz Arana artzaina etorri zaigu bere ibilbide pertsonala eta profesionala azaltzera Ikas2deak programatik. DBH 3. mailako ikasleak adi-adi egon dira.
Argazkiak hemen.2010/12/02
Euskararen eguna 2010 (VI) sari banaketa
Deustualdeko euskararen unibertsoan dauden ikastetxeen artean hiru lehiaketa egin dira euskararen egunaren ingururuan: pegatina , marrazki eta sms lehiaketak.
Sarien banaketa Bidarte udaltegian ospatu dugu. Gurean, Mar Marquez eta Ander Angulo izan dira sarituak.
Argazkiak hemen
2010/12/01
Euskararen eguna 2010 (V) txapak
Ibarrekolanda Institutuan aisialdiarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa dago. Txapak egiten motibazioa lantzen lagundu digute.
Emaitza hemen.
Euskararen eguna 2010 (IV) euskararen etxea
Euskararen egunaren inguruan prestatu dugun egitarauaren barruan Batxilergo 1. mailako A eta D ereduko ikasleak euskararen etxera hurbildu dira.
Argazkiak hemen.
Argazkiak hemen.
2010/11/30
Euskararen eguna 2010 (III) kar-kar gazte taldea
Gazteak, erabili eta praktikatu hitzak etengabe agertzen ari dira euskal komunikabideetan.
Kar-kar gazte taldea horretan dihardu. Gurera, Zuriñe eta Olaia etorri dira bere jarduera azaltzera. Entzuleak Batxilergo 1. mailako gazteak izan dira.
Argazkiak hemen.
2010/11/29
2010/11/26
Euskararen eguna 2010 (II)
Ibarrekolandako Institutuan azaroaren 29tik abenduaren 3ra makina bat jarduera egingo dira.
*Azaroaren 30ean kar-kar gazte taldekoak etorriko dira.
*Abenduaren 1ean euskararen etxera joango gara.
*Abenduaren 1ean Aisialdiko zikloaren laguntzarekin txapa bat egiteko aukera egongo da.
*Abenduaren 2an ikas2deak programatik Kimetz Arana artzaina etorriko da.
*Abenduaren 1ean, 2an eta 3an laburmetraiak eta dokumental bat ikusiko ditugu.
*Abenduaren 2an sari banaketara joango gara.
*Abenduaren 3an ultimo dia taldearekin jaialditxo bat egingo dugu.

Euskararen eguna 2010 (I)
Euskararen eguna girotzeko Deustualdeko euskararen unibertsoko jardueretan parte hartu dugu:
*pegatina lehiaketan DBH 4. mailako Mar Marquezek accesita lortu du
*sms lehiaketan Ander Angulok batxilergoko saria lortu du : "euskaraz, besterik gabe"
Zorionak!
2010/10/22
Izarren argia zinematan
Urriaren 22tik Izarren argia filma ikusgai izango dugu inguruko zinemetan.
Filmaren sinopsia hemen:
"Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko
izan zen ..."
Filmaren sinopsia hemen:
"Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko
izan zen ..."
EGA ikastaroa martxan
AEK-matxintxu euskaltegiarekin elkarlanean 2004-2005 ikasturtean EGA ikastaroa egiteko aukera eskaintzen hasi ginen.
Aurten Batxilergoko ikasleekin bi talde osatu ditugu. Klaseak astearte eta ostegunetan izango dira, 3:00etatik 5:00etara, urritik ekainera.
Asteartean, urriak 19, hasi dira. Zorte on!
Egutegia hemen.
Argazkikoak 2008-09 ikasturteko ikasleak dira.
2010/10/06
2010/09/14
2010/06/07
2010/05/31
Mikro-ipuin lehiaketa 2010
Deustualdeko Euskararen Unibertsoan biltzen garen ikastetxe batzuk (Intxixu Ikastola, San Inazio Eskola, San Inazio BHI, Deustuko Ikastola eta gu) eta Berbaizu Euskara Elkarteak mikro-ipuin lehiaketa bat antolatu dugu.
Hauek dira Institutuak lehiaketara aurkeztu dituen mikro-ipuinak:
Marina Rodriguez DBH 1F "Ezustekoa"
Ariane Calzada DBH 2E "Mutil bikaina"
Ane Santos DBH 1F "Ipuinak ondo kontatzen direnean"
Nuria Picón DBH 2F "Izurrite arriskutsua"
Aitziber Berrueco DBH 1E "Giza aingeruaren misioa"
Lander Alonso DBH 1E "Eskarmentua"
Mariana Mosquera DBH 2E "Burkoaren azpiko papera"
Nerea Burguera DBH 2F " Babiloniako lorategiak "
Sarai Carcedo DBH 3E " Lagun minak "
Manex Agirre DBH 4E " Giltza "
Hauek dira Institutuak lehiaketara aurkeztu dituen mikro-ipuinak:
Marina Rodriguez DBH 1F "Ezustekoa"
Ariane Calzada DBH 2E "Mutil bikaina"
Ane Santos DBH 1F "Ipuinak ondo kontatzen direnean"
Nuria Picón DBH 2F "Izurrite arriskutsua"
Aitziber Berrueco DBH 1E "Giza aingeruaren misioa"
Lander Alonso DBH 1E "Eskarmentua"
Nerea Burguera DBH 2F " Babiloniako lorategiak "
Sarai Carcedo DBH 3E " Lagun minak "
Manex Agirre DBH 4E " Giltza "
Institutuko mikro-ipuinak 2010
View more documents from Ibarrekolandakohnb.
2010/05/19
Antzerki taldearen emanaldi arrakastatsua
Gaur, hamaika ikasle, irakasle eta gurasoen aurrean, antzerki taldearen emanaldi arrakastatsua ikusteko aukera izan dugu Eskola Umeentzako XV. antzerki lehiaketa dela eta.
Argazkiak hemen.
Argazkiak hemen.
2010/05/18
Euskararen berreskuratzea
Garabide Elkarteak euskararen berreskuratze prozesuari buruz lehen liburuxka eta DVDa argitara eman du.
Euskararen berreskuratzea. Lehen atala from Garabide on Vimeo.
2010/05/14
80 egunean filma ikusgai
Maiatzaren 21etik aurrera ikusteko aukera izango dugu Renoir eta Multi zinemetan.
Filmaren sinopsia hemen: "80 egunean"
Filmaren sinopsia hemen: "80 egunean"
Trailer 80 egunean from Moriarti on Vimeo.
2010/05/13
Antzerki taldearen emanaldiak Kafe Antzokian eta Antzerki lehiaketan
Maiatzaren 19an, asteazkena, gure areto nagusian, eta arratsaldeko 6:ooetan Eskola Umeentzako XV. antzerki lehiaketarako antzeztuko dute.
Maiatzaren 31an, astelehena, Kafe Antzokian, eta arratsaldeko 6:ooetan, II Gazte Antzerki Topaketan parte hartuko dute.
2010/05/12
Iparraldea XXI
Iparraldea ezagutzen al duzu?
Hona hemen Iparraldea XXI dokumentala
Hona hemen Iparraldea XXI dokumentala
Iparraldea 21 - HD from Iparraldea 21 on Vimeo.
Bertsolari filma
Bertsolaritzari buruzko filma laster ikusgai.
Hemen duzue aurrerapen bat.
Hemen duzue aurrerapen bat.
BERTSOLARI PILOTO english sub. from txintxua on Vimeo.
2010/05/11
Antzerki taldea Prest aldizkarian
Prest aldizkariarekin 2007. urtean hasi ginen kolaboratzen.
Ikasturtero artikulu bat idatziko genuela adostu genuen.
Aurten antzerki taldeari buruz idatzi dugu.
Aurreko artikuluak hemen.
2010/03/29
Ikas2deak: Itziar Ituño
Itziar Ituño antzeslea hurbildu zitzaigun bere ibilbide profesionala
kontatzera Ikas2deak programatik .
Argazkiak hemen.
Hiri ibilbidea: Bertan Bilbo
Bilbo eta euskara gaia hartuta, Zuberogoitia anaien BERTAN BILBO liburuan onarritutako hiri ibilbidea egitera joan ginen kultur astearen barruan.
Argazkiak hemen.
Zer da euskara elkarte bat?
Berbaizu euskara elkartetik Pedro eta Zuriñe etorri zaizkigu hitzaldiaren leloa argitzera.
Argazkiak hemen.
Xabinaitor
Kultur astearekin jarraituz Xabinaitor antzerki emanaldi ikustera Arriaga antzokira hurbildu ginen.
Argazkiak hemen.
Argazkiak hemen.
Euskarazetamol
Kultur astearen lehen jarduera Euskarazetamol antzerki emanaldia izan zen.
Kontserbatorioko areto nagusira hurbildu ginen.
Deustuko Ikastolako, San Inazio BHIko eta AEKko ikasleak ere etorri ziren.
Argazkiak hemen.
Kontserbatorioko areto nagusira hurbildu ginen.
Deustuko Ikastolako, San Inazio BHIko eta AEKko ikasleak ere etorri ziren.
Argazkiak hemen.
2010/02/24
TELP tailerra Ibarrekolandan
Emun lana euskalduntzeko kooperatibatik Oihane Zabaleta etorri zaigu TELP tailerra dinamizatzera.
Helburua Euskaraz EROSO, nonnahi eta noiznahi SENTITZEA.
Argazkikoak Institutuko irakasleak dira ikastaroaren ziurtagiria jaso ostean .
Helburua Euskaraz EROSO, nonnahi eta noiznahi SENTITZEA.
Argazkikoak Institutuko irakasleak dira ikastaroaren ziurtagiria jaso ostean .
2010/02/12
Luma hitz jokoen hilabetekaria
LUMA hitz jokoen hilabetekariak bere lehenengo 86 zenbaki PDF formatuan eskuragarri utzi ditu.
Euskarazko produktuen katalogoa
Katalogoa-buletina
Haur eta gazteentzako euskarazko produktuen informazioa duzu, atalka sailkatuta, gune honetan. Gure asmoa da, gunea berritu ahala, zuri horren berri ematea, buletin baten bidez. Urtean bizpahiru buletin izango dira, eta ez dute maiztasun jakinik izango.

Ulibarri programa
Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)