Hauxe da,
Urrezko mendekua.
"Geldi zaitez, ez jo
gehiago!" Esaten nion nire aitari,
hark jotzen ninduenean bere urrezko eskumuturreko erlojuarekin. Hitz horiek
grabatuta gelditu ziren betirako nire burmuinean eta urrezko erlojua ere.
Jaio
nintzenetik ez naiz izan nire aitari gustatuko zitzaiokeen umea, eta horrela
demostratu zidan beti. Hala ere hazi nintzenean konturatu nintzen nire aita
izango zela betirako eta gainera gogorarazten zidan bera zela elikatzen
ninduena, horrexegatik beti sentiarazi zidan errukia eta inoiz ez nion ezer
esan. Zaharra egin zenean erabaki nuen berarekin bizitzera joatea, ezin zuelako
bere kabuz moldatu eta asko zaindu nuen hogeita hamar urteetan zehar. Baina
batzuetan etortzen zitzaidan burura oroimen oso gogor hori eta bere begi marroiak
begiratzean gorrotoa pizten zen nire baitan.
Egun
batean, goizeko zazpietatik bota zuen eguna baratzean bere tomate maitiak
landatzen, nik bitartean gosaria prestatu nuen, etxea txukundu nuen, etab.
Bat-batean norbaitek atea jo zuen. Mutil ezezaguna zen eta pakete txikia
zekarren, sinadura azkar bat bota nuen eta joan zen. Paketearen azalean notatxo
bat zegoen "Hogeita hamar urteko errukia eta bi segundoko mendekua"
jartzen zuen. Paketea irekitzean pistola beltz bat zegoen eta bere azpian urrezko
erloju bat. Objetu txiki hori ikustean nire burua oroitzapen mendekariz bete
zen. Bi aldiz pentsatu gabe tiro seko bat egin eta nire aita ortuan etzanda
geratu zen betiko.
Zorionak Eva!