2015/03/30

2407 kilometroa

Igandean Ibarrekolanda Institutuko Gotzone irakaslea eta Iraide ikaslea zorionekoak izan ziren lekukoaren superbotereak sentitzeko. Sirimiria lagun goizeko 7:30ean hartu zuten 19. Korrikako lekukoa. Hurrengo bideoan ikusgai,


2015/03/28

KORRIKA EGUNA, 63 KM BAIETZ!

Euriari esker Institutuko kiroldegian egin diogu aurre Korrika Eguneko erronkari, 63 km baietz!
Goizeko 8:00etatik 14:30etara bueltak egiten egon gara ehunka ikasle eta irakasle. Jarritako kopurua 13:30ean lortu dugu, azkenean 77 izan dira bete ditugun kilometroak. Esandakoa hurrengo bideoan ikusgai dago,



Amaieran, kiroldegiko erdialdean bildu gara Iker eta Sarak ekitaldirako sortu duten abestia entzuteko. Lekukoan sartu dugun testua Batxilergo 1. mailako Iraidek idatzi du eta berak irakurri ostean denok oporretara joan gara!
Hauxe testua:
" Mugarik ez duen herriak, mugarik ez duen hizkuntzak, zenbatu ezin diren urtez gure nortasuna eraiki dutenak. Gu denok jaio aurretik borrokatzen ziharduen herria, hizkuntza baten alde borroka. Gaur borrokak darrai, nahiz eta askok gu seinalatu, gu ezabatu nahi, hemen gaude, nortzuk garen aldarrikatuz.

Herri oso baten nahia, herritarron helburu, eguneroko lagun eta gaueko maitale, arima bizirik eukitzeko osagai. Hitzik gabe ezin hitz egin, hizkuntza gabe ezin izan. Hortaz, izan gaitezen, izan gaitezen nahi duguna, izan gaitezke aske. Aske adierazi ahal izateko, aske bizitzeko, aske garena ozen ohiukatzeko.

Euskaldunak gara, baina ez dezagun ahaztu abestiak dioen bezala euskara dela euskaldun egiten gaituena. Lau haizetara zabalduko dugu gurea dena, osatzen gaituena, euskara baita daukagun altxorrik preziatuena. "

2015/03/26

Bertan Bilbo

Pedro Zuberogoitia gidari Bilbo eta euskara hiri ibilbidea egin dute  Batxilergo Zientifikoko 25 ikaslek Kultur Astearen barruan.

Nondik gatozen eta zertan ari garen ezagutu dute, biharkoa euren esku dago!



2015/03/24

Fausto arrakastatsua

Batxilergoko ikasleekin leporaino bete dugu Kontserbatorioko auditorioa Fausto herritar eredugarri antzezlana ikusteko. Gazteak termometro ezinhobea dira obraren arrakasta neurtzeko, oraingoan aulkitik mugitu gabe eta begiak zabal zabalik egon dira hasieratik amaieraraino. Zorionak artista guztiei!
Amaieran Batxilergo Eszenikoko ikasleek Galder Perezekin, obraren zuzendaria, hitz egiteko aukera izan dute.

2015/03/17

Fausto Ibarrekolanda Institutuan

Institutuko kultur astearen barruan Fausto antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dute Batxilergoko ikasleek martxoaren 24an, Kontserbatorioko areto nagusian.