2015/12/12

Zergatik ez? bidaia

Batxilergoa 2. mailako 30 ikasleekin Celso, Patxi eta Roberto irakasleek   zergatik ez? bidaia egin zuten, azaroaren 25etik 27ra . Laburpena hurrengo bideoan



 Hau izan zen bidaiaren egitaraua,



2015/12/05

Euskararen Eguna patioan

Abenduaren 3an, goizeko 9etan, patioan bildu ginen eguna ospatzeko. Gertatutakoa hurrengo bideoan dago ikusgai

2015/12/04

Bikain EIZUEIN ekitaldian

Txapela kentzeko moduan aritu ziren gure ikasleak EIZUEIN ekitaldian Bilboko Kontserbatorioan.
Aurkezleak, txotxongiloak, musika ... eta bideo hau lekuko


2015/11/30

EIZUEIN.EUS

Abenduaren 2an Arangoiti, Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazioko Ikastetxeetako ikasleak Bilboko Kontserbatorioan bilduko dira, elkarrekin Euskararen Eguna ospatzeko. Aurten zabalduko den mezua EIZUEIN.EUS izango da.

2015/05/29

Urrezko mendekua

DBH 4. mailako Eva Carrónek irabazi du VI. Mikroipuin Lehiaketa DBH 3-4 zikloaren atalean.
Hauxe da,


Urrezko mendekua.
"Geldi zaitez, ez jo gehiago!" Esaten nion nire aitari, hark jotzen ninduenean bere urrezko eskumuturreko erlojuarekin. Hitz horiek grabatuta gelditu ziren betirako nire burmuinean eta urrezko erlojua ere.

Jaio nintzenetik ez naiz izan nire aitari gustatuko zitzaiokeen umea, eta horrela demostratu zidan beti. Hala ere hazi nintzenean konturatu nintzen nire aita izango zela betirako eta gainera gogorarazten zidan bera zela elikatzen ninduena, horrexegatik beti sentiarazi zidan errukia eta inoiz ez nion ezer esan. Zaharra egin zenean erabaki nuen berarekin bizitzera joatea, ezin zuelako bere kabuz moldatu eta asko zaindu nuen hogeita hamar urteetan zehar. Baina batzuetan etortzen zitzaidan burura oroimen oso gogor hori eta bere begi marroiak begiratzean gorrotoa pizten zen nire baitan.

Egun batean, goizeko zazpietatik bota zuen eguna baratzean bere tomate maitiak landatzen, nik bitartean gosaria prestatu nuen, etxea txukundu nuen, etab. Bat-batean norbaitek atea jo zuen. Mutil ezezaguna zen eta pakete txikia zekarren, sinadura azkar bat bota nuen eta joan zen. Paketearen azalean notatxo bat zegoen "Hogeita hamar urteko errukia eta bi segundoko mendekua" jartzen zuen. Paketea irekitzean pistola beltz bat zegoen eta bere azpian urrezko erloju bat. Objetu txiki hori ikustean nire burua oroitzapen mendekariz bete zen. Bi aldiz pentsatu gabe tiro seko bat egin eta nire aita ortuan etzanda geratu zen betiko.  




 Zorionak Eva!

2015/05/21

Orientazio lasterketa

 DBH 3. eta 4. mailako ikasleak Montefuerteko parkera joan ziren maiatzaren 14an orientazio lasterketa batean parte hartzera.
 

2015/04/20

Euskararen herriak eta Publizitate Grafika

Elgera aldizkariko 8. zenbakian bi artikuluekin parte hartu dugu. Batxilergo 2. mailako ikasleekin egin genuen bidaiaren kontakizun laburra eta Publizitate Grafika Goi Mailako Zikloarena.





2015/04/17

Harrapazank, Imanol Suso

Batxilergo Eszenikoko Imanol Susori elkarrikezta egin diote Harrapazank programakoek.



Imanol iazko lehiaketaren irabazlea izan zen, berandu bada ere, ZORIONAK!

2015/03/30

2407 kilometroa

Igandean Ibarrekolanda Institutuko Gotzone irakaslea eta Iraide ikaslea zorionekoak izan ziren lekukoaren superbotereak sentitzeko. Sirimiria lagun goizeko 7:30ean hartu zuten 19. Korrikako lekukoa. Hurrengo bideoan ikusgai,


2015/03/28

KORRIKA EGUNA, 63 KM BAIETZ!

Euriari esker Institutuko kiroldegian egin diogu aurre Korrika Eguneko erronkari, 63 km baietz!
Goizeko 8:00etatik 14:30etara bueltak egiten egon gara ehunka ikasle eta irakasle. Jarritako kopurua 13:30ean lortu dugu, azkenean 77 izan dira bete ditugun kilometroak. Esandakoa hurrengo bideoan ikusgai dago,



Amaieran, kiroldegiko erdialdean bildu gara Iker eta Sarak ekitaldirako sortu duten abestia entzuteko. Lekukoan sartu dugun testua Batxilergo 1. mailako Iraidek idatzi du eta berak irakurri ostean denok oporretara joan gara!
Hauxe testua:
" Mugarik ez duen herriak, mugarik ez duen hizkuntzak, zenbatu ezin diren urtez gure nortasuna eraiki dutenak. Gu denok jaio aurretik borrokatzen ziharduen herria, hizkuntza baten alde borroka. Gaur borrokak darrai, nahiz eta askok gu seinalatu, gu ezabatu nahi, hemen gaude, nortzuk garen aldarrikatuz.

Herri oso baten nahia, herritarron helburu, eguneroko lagun eta gaueko maitale, arima bizirik eukitzeko osagai. Hitzik gabe ezin hitz egin, hizkuntza gabe ezin izan. Hortaz, izan gaitezen, izan gaitezen nahi duguna, izan gaitezke aske. Aske adierazi ahal izateko, aske bizitzeko, aske garena ozen ohiukatzeko.

Euskaldunak gara, baina ez dezagun ahaztu abestiak dioen bezala euskara dela euskaldun egiten gaituena. Lau haizetara zabalduko dugu gurea dena, osatzen gaituena, euskara baita daukagun altxorrik preziatuena. "

2015/03/26

Bertan Bilbo

Pedro Zuberogoitia gidari Bilbo eta euskara hiri ibilbidea egin dute  Batxilergo Zientifikoko 25 ikaslek Kultur Astearen barruan.

Nondik gatozen eta zertan ari garen ezagutu dute, biharkoa euren esku dago!



2015/03/24

Fausto arrakastatsua

Batxilergoko ikasleekin leporaino bete dugu Kontserbatorioko auditorioa Fausto herritar eredugarri antzezlana ikusteko. Gazteak termometro ezinhobea dira obraren arrakasta neurtzeko, oraingoan aulkitik mugitu gabe eta begiak zabal zabalik egon dira hasieratik amaieraraino. Zorionak artista guztiei!
Amaieran Batxilergo Eszenikoko ikasleek Galder Perezekin, obraren zuzendaria, hitz egiteko aukera izan dute.

2015/03/17

Fausto Ibarrekolanda Institutuan

Institutuko kultur astearen barruan Fausto antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dute Batxilergoko ikasleek martxoaren 24an, Kontserbatorioko areto nagusian.



2015/02/20

EUSKARAREN HERRIAK 2015

Euskara gelatik ateratzeko asmoarekin Euskararen Herriak izeneko bidaia egin dute otsailaren 11tik 13ra  Batxilergo 2. mailako 29 ikaslek,  Roberto eta Patxi irakasleekin.
Gipuzkoatik, Lapurditik eta Nafarroatik ibili dira: Mutriku, Zumaia, Andoain, Hernani, Hendaia, Ezpeleta, Zugarramurdi, Urdazubi, Sara. Egitaraua trinkoa eta askotarikoa


Atseden tokiak Hondarribiko aterpea eta Zugarramurdiko Graxiana aterpetxea izan dira.
Hiru eguneko laburpena twitterren eta bideo honetan,

2015/01/27

Gaur Harrapazank!

Gaur, arratsaldean, DBH eta Batxilergoko ikasleek Harrapazank! programaren nondik norakoak entzuteko eta galdetzeko aukera izan dute



2015/01/23