Atzo deialdia zabaldu zuten:
BIHAR DANOK WE CAN DO IT! GOGORATU: BUZOA EDO ALKANDORA URDINA, PRAKA
BAKERUAK ETA ZAPI GORRIA BURUAN! ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!
40 gazte ari dira EGA prestatzen gure Institutuan 2013-14 ikasturtean. Guztira 3 talde osatu ditugu, batzuk astelehenen-asteazkenetan, eta, besteak astearte-ostegunetan. Ikastaroa Matxintxu euskaltegiarekin elkarlanean antolatu dugu.
Jon Ander Terrobak irabazi du Deustualdeko Ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun pegatina-lehiaketa. Abenduaren 3an 5000 ale banatuko dira gure ikastetxeetan. Zorionak!
Deustualdeko ikastetxeek elkarlanean antolatu dugun lehiaketaren sari banketa Kontserbatorioan ospatu dugu. Batxilergoko saria Garazi Tomasek irabazi du. Zorionak!
Batxilergo 1. mailako 80 ikasle Patxo, Asier, Zaloa, Roberto eta Patxi
irakasleekin Parisera joan dira maiatzaren 26tik ekainaren 1era. Laburpena hemen
2012-13 ikasturtean Elgera aldizkariaren 3 zenbaki argitaratuko genituela adostu genuen Ikastetxeen artean, eta hitza bete dugu. Hemen 2. eta 3. zenbakiak
Azken momentuko sorpresa izan da. Baietz, ezetz, azkenean Zaloari esker ekarri dugu. Sekulako arrakasta izan du Batxilergoko ikasleen artean Alex Sarduik, Gatibu musika taldeko abeslaria.
Eusko moneta Lapurdiko euskal tokiko moneta da. Xebax Christy proiektua bultzatzen duen Elkarteko kidea Institutura etorri da egitasmo aitzindari honen ezaugarriak azaltzera. Informazioa sakondu nahi duenarentzat sakatu hemen