2011/04/15

Korrika 17 (VI) Maitatu, ikasi, ari, ...1949 km



Korrika puntuala iritsi da Ibarrekolandara, arratsaldeko 18:20:13 hain zuzen ere. Lekukoaren zain, poz- pozik, Jose eta Ander. Inguruan Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak. Irudiak lekuko.



Argazki gehiago hemen.

Maitatu, ikasi, ari, ... euskalakari !

Korrika 17 (V) Euskalakari pintada

Imanolek eta Yurik, Arantza irakaslearen laguntzarekin Korrikaren leloa pintatu dute lorategiko horman. Oso polita!
Mila esker hirurei.
Prozesuaren argazkiak hemen

Kultur astea (VII) La haceria


Deustuko erriberan dagoen kultur gunera hurbildu gara Batxilergo 2. mailako ikasleekin. Aritz Castilloren laguntzarekin gunearen sorrera eta gaur egungo jarduerak ezagutu ditugu.
Bisitaren argazki gehiago hemen

2011/04/14

Kultur Astea 2011 (VI) Software librea

Jabier Asurmendi ingeniaria eta Bitarlan enpresako partaidea etorri zaigu hitzaldia ematera. Entzuleak DBH eta Batxilergoko ikasleak izan dira. Erabili duen pdfa ikusgai duzu.

Korrika 17 (IV) 1949 km

Elorrieta eta San Inazio Institutuekin batera erosi dugu 1949 kilometroa. Bihar, arratsaldeko 18:00etan Metro-Sarrikoko ahoan elkartuko gara. Jose eta Ander izango dira gure Institutuaren izenean lekukoa eramango dutenak. Zatoz!


Korrika 16ko argazki batzuk hemen.

2011/04/13

Kultur Astea 2011 (V) Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas"

Haurdun gelditu den 15 urteko neska, gelako mutil bat gustuko duen mutila, aurrean dituzuen irakasleak deskribatu eta gisako gaiak jarri dizkiete Mariana, Iris eta Maialen Institutura hurbildu zaizkigun bi bertsolari handiei: Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas".

Entzuleak DBH 3. maila eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira.

Bertso-saioaren argazkiak hemen.

2011/04/12

Kultur Astea 2011 (IV) AEK

Zazpi kaleetako txakur kalean dagoen AEKren egoitza nagusia bisitatzera joan gara DBH 4. mailako ikasleekin. Titoren eskutik AEKren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera ezagutu dugu. Korrikaren bideoa ikusi dugu eta hamaika, bai makina bat, galdera erantzun ostean Institutura itzuli gara. Eskerrik asko.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/11

Kultur Astea 2011 (III) Euskara sencilloaren manifiestoa




Ebakuntza arrakasta baino arrakastatsuago izan da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren emanaldia.


Deustuko Ikastola, San Inazio Institutua eta Ibarrekolanda Institutuko ia 400 ikasle eta irakasle bildu gara Kontser-batorioaren areto nagusian.

Esnea zarete!

Argazkiak hemen.

2011/04/06

Kultur Astea 2011 (II) Euskaltzaindia

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin zazpi kaleetara hurbildu gara Euskaltzaindiaren egoitza nagusia ezagutzera. Emilioren harrera beroa eta Josuneren hitzaldi bizi, kementsu eta argiarekin euskararen akademiaren nondik norakoak ezagutu ditugu.
Mila esker.

Bisitaren argazkiak hemen.

2011/04/05

Kultur Astea 2011

Hainbat kultur ekintza antolatu ditugu kultur asterako.
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .