Euskararen biziberritze partziala aztertu, sintetizatu eta erakusteko Garabide Elkarteak hasi duen lanaren lehen emaitza duzu ondoko pelikula. Euskararen esperientziaren gakoak azaltzeko eta erakusteko dokumentala da, Euskararen berreskuratzea izeneko liburuaren osagarri.
Dokumentala osorik Argia aldizkariaren multimedia atalean dago:
argia.com/multimedia/dokumentala/euskararen-berreskuratzea-hizkuntzak-biziberritzeko-gako-batzuk
2011/12/01
Euskararen jatorria: enigma europar bat
Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi dien dokumentala da.
2011/06/02
Ibarrekolanda - Paris 2011
Antzerki taldea: Anbotoko batzarra
Institutuko antzerki taldeak Anbotoko batzarra antzeslanarekin Bilboko udalak antolatzen duen eskola umeentzako antzerki lehiaketan parte hartu du.
Partaideak DBH 1. mailako ikasleak dira eta irakaslea Leire Olaran.
Argazki gehiago hemen.
Partaideak DBH 1. mailako ikasleak dira eta irakaslea Leire Olaran.
Argazki gehiago hemen.
2011/05/12
EUSKARATEK Iñigo Díaz de Cerio
Itzarri consulting enpresaren programa da EUSKARATEK eta ordubeteko hiru saioetan motibazioa lantzea du helburu. Gurera Xabier Lertxundi eta Iñigo Díaz de Cerio hurbildu dira, Itzarriko kudeatzailea eta Athleticeko jokalaria hurrenez hurren. Lehenengo saioan ikasleek kazetari lana egin zuten Iñigoren ibilbide profesionala eta pertsonala ezagutzeko. Bigarren saioan, informatika gelan eta binaka, jasotako informazioarekin power point bat egin zuten. Atzo, azken saioan, egindako lana azaldu eta sinatutako argazkia jaso zuten ikasleek; dena borobiltzeko bi baloi eta bi kamiseta zozketatu ziren.
Ikasleak DBH 1. mailakoak dira.Argazki gehiago hemen.
Mila esker Xabier eta Iñigo!
2011/04/15
Korrika 17 (VI) Maitatu, ikasi, ari, ...1949 km
Korrika puntuala iritsi da Ibarrekolandara, arratsaldeko 18:20:13 hain zuzen ere. Lekukoaren zain, poz- pozik, Jose eta Ander. Inguruan Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak. Irudiak lekuko.
Argazki gehiago hemen.
Maitatu, ikasi, ari, ... euskalakari !
Korrika 17 (V) Euskalakari pintada
Kultur astea (VII) La haceria
Deustuko erriberan dagoen kultur gunera hurbildu gara Batxilergo 2. mailako ikasleekin. Aritz Castilloren laguntzarekin gunearen sorrera eta gaur egungo jarduerak ezagutu ditugu.
Bisitaren argazki gehiago hemen
2011/04/14
Kultur Astea 2011 (VI) Software librea
Jabier Asurmendi ingeniaria eta Bitarlan enpresako partaidea etorri zaigu hitzaldia ematera. Entzuleak DBH eta Batxilergoko ikasleak izan dira. Erabili duen pdfa ikusgai duzu.
Software librea ibarrekolanda
View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
Korrika 17 (IV) 1949 km
Elorrieta eta San Inazio Institutuekin batera erosi dugu 1949 kilometroa. Bihar, arratsaldeko 18:00etan Metro-Sarrikoko ahoan elkartuko gara. Jose eta Ander izango dira gure Institutuaren izenean lekukoa eramango dutenak. Zatoz!
Korrika 16ko argazki batzuk hemen.
2011/04/13
Kultur Astea 2011 (V) Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas"
Haurdun gelditu den 15 urteko neska, gelako mutil bat gustuko duen mutila, aurrean dituzuen irakasleak deskribatu eta gisako gaiak jarri dizkiete Mariana, Iris eta Maialen Institutura hurbildu zaizkigun bi bertsolari handiei: Etxahun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas".
Entzuleak DBH 3. maila eta Batxilergo 1. mailako ikasleak izan dira.
Bertso-saioaren argazkiak hemen.
2011/04/12
Kultur Astea 2011 (IV) AEK
Zazpi kaleetako txakur kalean dagoen AEKren egoitza nagusia bisitatzera joan gara DBH 4. mailako ikasleekin. Titoren eskutik AEKren sorrera, bilakaera eta gaur egungo egoera ezagutu dugu. Korrikaren bideoa ikusi dugu eta hamaika, bai makina bat, galdera erantzun ostean Institutura itzuli gara. Eskerrik asko.
Bisitaren argazkiak hemen.
2011/04/11
Kultur Astea 2011 (III) Euskara sencilloaren manifiestoa
Ebakuntza arrakasta baino arrakastatsuago izan da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren emanaldia.
Deustuko Ikastola, San Inazio Institutua eta Ibarrekolanda Institutuko ia 400 ikasle eta irakasle bildu gara Kontser-batorioaren areto nagusian.
Esnea zarete!
Argazkiak hemen.
2011/04/06
Kultur Astea 2011 (II) Euskaltzaindia
Batxilergoko 1. mailako ikasleekin zazpi kaleetara hurbildu gara Euskaltzaindiaren egoitza nagusia ezagutzera. Emilioren harrera beroa eta Josuneren hitzaldi bizi, kementsu eta argiarekin euskararen akademiaren nondik norakoak ezagutu ditugu.
Mila esker.Bisitaren argazkiak hemen.
2011/04/05
Kultur Astea 2011
Hainbat kultur ekintza antolatu ditugu kultur asterako.
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .
Irteerak: Euskaltzaindia, AEK eta La haceriara joango gara.
Antzerki emanaldia: Euskara sencilloaren manifiestoa ikusiko dugu musika kontserbatorioan.
Bertso-saioa Etxaun Lekue eta Eneko Abasolo "Abarkas" bertsolariekin.
Jabier Asurmediren hitzaldia software libreari buruz.
Euskaratek programa ekarriko dugu.
Deustu sentimendu baten jatorria bideoa ikusiko dugu.
Eta amaitzeko korrikaren1949 kilometroan lekukoa eramango dugu .
Kultur astea 2011_egitaraua
View more presentations from Ibarrekolandakohnb
2011/03/28
Negua joan da ta
Zea mays musika taldearen abesti ederra zeinu hizkuntzan are ederrago. Abeslaria Aiora Renteria da eta zeinu hizkuntzan ari dena Ainhoa Moiua.
Beste urrats bat.
Beste urrats bat.
2011/03/02
REK Deustualdeko laburmetrai lehiaketa
Kar Kar Gazte taldeak eta Deustuko Gazte Asanbladak euskarazko laburmetrai lehiaketa antolatu dute.
Laburmetraiak edozein generokoak izan daitezke. Aurkeztutako lanek ez dute 10 minutu baino gehiagoko iraupena izango (kredituak barne). Lehiaketaren bestelako arauak eta datuak hemen.
Sariak:
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Lehenengo saria 300€
Bigarren saria: 100€
Hirugarren saria: 50€
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
2011/02/10
Korrika 17 (III) kanta
Abestiaren egilea Gose taldea da
Euskalakaria: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.
Euskalakaria: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.
2011/02/04
III. mikroipuin lehiaketa martxan
III. mikroipuin lehiaketa martxan jarri dugu Deustualdeko Euskararen Unibertsoa osatzen dugun Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu Ikastola, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Matxintxu euskaltegia, Berritzegunea eta Berbaizu Euskara Elkarteak .
Aurreko lehiaketara gure ikasleek bidali zituzten ipuinak hemen, irabazleak hemen eta guztiekin argitaratu den liburua hemen.
Aurreko lehiaketara gure ikasleek bidali zituzten ipuinak hemen, irabazleak hemen eta guztiekin argitaratu den liburua hemen.
Mikroipun lehiaketa irizpideak
View more documents from Ibarrekolandakohnb.
2011/01/28
Prest aldizkarian txantxangorri proiektua
Prest aldizkariko urtarrileko alean gure kolaborazioa argitaratu da. Artikulua Amagoia Telleriak idatzi du, Gizarte eta Kultur Animazioko ikaslea.
Koldo Abandori egin dioten elkarrizketa, ere, irakurgai dago.
2011/01/25
Ehureka 2010
EHUren azpidazki sailak ahoz zein idatziz lanean euskaraz erosoago egiteko hainbat aholku bildu ditu: telefonoa hartzerakoan, aurrez aurreko ahozko elkarrizketetan, on line dauden baliabideak, hiztegiak eta mezu elektronikoak idazterakoan.
Mila esker.Ehureka2010
View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
2011/01/24
2011/01/18
HARRAPAZANK 2011
Harrapazank 2011
Harrapazank programa aurkeztera Felipe eta Maialen hurbildu zitzaizkigun urtarrilaren 12an. Parte hartzeko aukera ugari daude: dantzazank, distirazank, jozank, topaketak, kontzertuak, lip dub, flash mob, ...View more presentations from Ibarrekolandakohnb.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)